Sarrera hontan fraudeak nola sailkatzen diren azalduko dut.
Fraudea zigorgarria da pertsonak engainu baten bitartez berari ez dagozkion ondasunak bereganatzen dituenean. Linka hemen
Fraude mota desberdinak daude, hemen klasifikazio dogmatikoaren arabera sailkatzen direnak aipatuko ditut:
Larritasunarengatik: Autoritate judizialak zigortzen du, norma juridiko bat hausten duelako.
Gizakiaren portaerarengatik: Akziozkoa edo komisiozkoa izan daiteke. Lehenengoa pertsona multzo batek engainu bat egiten duenenan ematen da. Bigarrenean aldiz, pertsona bat erru batetaz aprobetxatzen da bere onura propioa lortzeko. Hau ematen denean komisiozkoaz berba egiten ari gara.
Material emaitzagatik: Pertsonarenak ez diren ondasun pertsonalak bereganatzen direnean.
Eragindako kaltearengatik: Kalte direktua eragiten du, hau da, zuzeneko patrimoniaren jeitsiera.
Barneko elementuengatik: "Dolo". Aurrez aurretik pentsatuta eta borondatearekin delitua nahita egiten duzunean.
Estrukturarengatik: Sinple bezela kalifikatzen da. Ondasun juridiko bakarra bereganatzen da, biktimaren patrimonioa hain zuzen.
Gertakari kopuruaren arabera: Bi mota daude: Unisubsistentea eta Plurisubsistentea. Lehenengoan, orokorrean delitua akzio baten bidez egiten da. Bigarrenean aldiz delitua egiteko hainbat azkio egin behar dituzte.
Sujetuen zenbaki kopuruaren arabera: Unisubjetiboa edo plurisubjetiboa. Lehenengoan sujetu bakarra sartzen da jokoan. Bigarrenean aldiz hainbat sujetu dira parte hartzen dutenak.
Persekuzio formagatik: Biktimak protagonista jarraitzeko eskaria egiten duenean.
Materiakarengatik: Federala edo komuna. Federala kodigo penal federalean erregulatua dago. Komuna aldiz, herriak daukan legean (la ley local) oinarritzen da, delitua herrian bertan gertatzen delako.
Hau izan da dena gaurkoz, espero gustatu izana. Hurrengo astean gehiago :-)
No hay comentarios:
Publicar un comentario