miércoles, 30 de diciembre de 2015

NOLA DENUNTZIATU FRAUDE FISKALA

Gaurko sarreran fraude fiskala nola denuntziatu dezakegun azalduko dut. Bi modu daude; bata internet bidez egiten da, agentzia tributariaren orrialdean( hemen ). Bestea pertsonalki egitea da, agentzia tributariora joanez. 

Denuntzia egiterakoan, ahal diren eta datu gehienak agertu behar dira frogatzeko akusatzen zauden pertsona fraudea egiten ari dela. Akusatuak jakin ez harren nork salatu dion (ezin zaio datu hau eman), haziendak bai jakingo du.

Denuntzia asko familiarrengatik, sozioengatik etb. datoz, lehen eskuko informazioarekin. Azken urte hauetan, fraude salaketak gora egin du teknologia berrien bitartez.

Antziña, fraudea salatzen zuen pertsonari diru kantitate bat ematen zitzaion, fraudea egiteagatik jarritako diru zigorraren %25a hain zuzen, baina hau gaur egun ez da egiten(Estatu Batuetan mantendu egiten da).

Nahiz eta agentzia tributariak salaketa asko jaso, ez ditu denak aztertzen, batzuk asmatuak izaten direlako, baina gorde egiten ditu etorkizunerako balioagarria izan daitekelako, hau da, pertsona fitxatuta gelditzen da.

Krisiarekin fraude salaketak asko handiagotu dira azken urteetan. Salaketei esker, 2012 eta 2015.urteetan 3309 kasu egon ziren fraude izan zitekeenak. Hirietako salaketen barruan, 2012.urtean 697 kasu artxibatu ziren, 2013an 755 eta 2014an 972. 2015ean 885 kasu artxibatu doaz (urrirarte kontaturik) aurretik salaketa jarrita zeukatenetik. Datu bezela, haziendak urtero 10000 salaketa gutxi gora-behera jasotzen ditu supuesto fraudeagatik.

Espero dut informazio ahu balioagarria izan izana.

Informazioaren iturria: Hemen

viernes, 4 de diciembre de 2015

ESPAINIAK FRAUDE FISKALARI AURRE EGITEN AHAL DIO?

Gaur Espainiak fraude fiskalari aurre egiteko erabiltzen dituen errekurtsoetaz hitz egingo dizuet. Oso errekurtso gutxi erabiltzen ditu, eta beste sarrera batean esan nuen bezela Espainia da errekurtso gutxien erabiltzen dituen lurraldea fraude fiskalari aurre egiteko.

OCDE-k( Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) esaten duenaren arabera Espainiak ez du askorik egiten fraude fiskala murrizteko. 2015-ko Tax administrazioak (Klikatu informazio nahi baldin baduzue) atera duen txostenetik ateratzen den konklusioa da. Txosten honetan 56 estatuko zerga-sistema aztertu dira eta ikusi da Espainiak errekurtso gutxi erabiltzen dituela deklaratzen ez den diruarekin amaitzeko.

Urte hontan, Julio Ransek, hazienda-ikuskatzailearen ex-presidenteak esan zuen 200.000€ biltzeari usten zitzaiola fraude fiskalarengatik. Beste arrazoi bat eramaten diguna pentsatzera errekurtso gutxi erabiltzen direla fraude fiskala murrizteko da geroz eta diru gutxiago inbertitzen dela arazo honi aurre egiteko. Datu bezela esatekoa da inbertitutako euro batengatik 14 edo 15 euro biltzen direla. Beste arrazoi bat da zenbat funtzionario ditugun arazo honi aurre egiteko. 46,7 millio biztanletik 26.962 langile daude fraude fiskala kontrolatzeko. Ideia bat eduki dezazuten Belgikak 11 milio biztanlerekin langile kopuru bera dauka, Frantziak 66 milio biztanleekin 115.411 langile zituen, eta Alemaniak 80 milio biztanlerekin 110.382 langile.


Ondorio pertsonal gisa aipatu nahi dut fraude fiskalak gure gizarteari eragin negatibo asko egiten diola, baina egin behar dutenak zerbait egiten ez duten bitartean denak berdin jarraituko du. Egia da eta mila esker gainera jende zintzoa eta legala ere dagoela, eta askotan honek esperantza zabaltzen du, jende askok gauzak egin behar diren bezela egiten dutelako.

PARAISU FISKALAK

Askotan paraisu fiskal hitza entzuten dugu, baina badakigu beraren esanahia errealitatean? Gaurko sarreran hau da zehazki ikasiko duguna.

Paraisua, alde batetik leku ideal bat da, non dena oso plazenteroa den. Bestetik, fiskala, altxor publikoa edota zergak biltzen dituen organismo publikoei egiten dio erreferentzia.

Paraisu fiskala lurralde bat da non erregimen tributarioa onuragarriagoa da bertan bizi ez den jendearentzat. Orduan, herritar eta enpresa asko lurralde hortan domiziliatzen dira helburu legalekin nahiz eta hor ez bizi.

Paraisu fiskalak daukaten ezaugarrietako bat da zergen salbuespen partziala edo totala daukatela. Hau da, aberats batek zergak ordaintzeko orduan, paraiso fiskal baten domizializazio legala baldin badauka diru kopuru askoz txikiagoa ordaindu beharko du paraisu fiskala ez den lurralde baten domiziliazio legala badauka. Beste ezaugarri bat da paraisu fiskalak lege edo arau batzuk dituztela non ezin dituzten partekatu beste lurralde batzuekin informazioa helburu fiskalentzako.

Azkenik, paraisu fiskal batean bi erregimen inposatzaile daude: Bata, bertako herritar eta enpresentzako, non hauek denok bezela zergak (beste lurraldeen modukoak) ordaintzen dituzten, eta bestea kanpotarrentzako. Azken hauek dira aurretik azaldutako pribilegioez gosatzen dutenak.

OCDE-k (Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) errekonizutako paraisu fiskalen artean hauek agertzen dira: Bahamak, Cook Islak, Panama eta Santa Lucia.

Hau izan da dena gaurkoz. Espero paraisu fiskaletaz zerbait gehiago jakitzea eta sarrera honek lagundu izana. Hurrengorarte!

Iturria: http://definicion.de/paraiso-fiscal/






miércoles, 2 de diciembre de 2015

FRAUDE FISKAL KOMUNENAK ESPAINIAN

Sarrera hontan Espainian egiten diren fraude fiskal komunei buruz hitz egingo dizuet. Gehienetan fraude fiskala egiten duten pertsonak behar gutxien dituzten pertsonak izaten dira, hau da, aberatsak. Epicurok esaten zuen bezala "Nada es suficiente para quien lo suficiente es poco".

Estatu gehiago egon arren fraude fiskalen kopurua handiagoa dena, Espainiaren ekonomiaren %22-ak fraude fiskala egiten du, 144.000 milioi paraiso fiskaletan edukiz, eta IBEX 35-ko enpresa gehienak beraien kontuak paraiso fiskaletan gordeta daukate. Falciani listak Espainian 2700 defraudatzaile daudela argitaratu du, ABC egunkariaren sortzaileak barne egonda. Europar Batasunaren barruan Espainia da fraude fiskala konpontzeko irtenbide gutxien jartzen dituen estatua.

Oraintxe fraudea egiterako orduan delitu grabeenak zeintzuk diren aipatuko ditut:
-Enpresaren tarjeta erabilera partikularrerako erabiltzea. Gartzelazko zigorrarekin ordaindu dezakezu.
-Gastu pertsonalak enpresaren kontura jartzea IVA ez ordaintzeko. Kontuan eduki behar da IVA ez dela ordaintzen baldin eta enpresarako onuragarria bada, hau da, diru sarrerak edukitzeko balioagarria baldin bada.
-Etxebizitzaren hipoteka ezin da beste gauza batzuekin (kotxe bat erostea, etxeko erreformak...) finantziatu. Alkilerrak ez deklaratzea ere ilegala da.
-Pentsioak edo estatutik diru laguntzak jasotzea pertsona bat zaintzeko nahiz eta pertsona hau iadanik hilda egon edo zirkunstantziak aldatu izanak.
-Gizarte segurantzari fraudeak egitea medikamentuekin, hau da, esatea familiako pertsona askok behar dutela medikamentuak nahiz eta pertsona bakarra izan medikamentuak behar dituena.
-Beltzean ordaintzea langileei gizarte segurantzari ordaindu behar zaion dirua aurrezteko.
-Soldata ordaintzea langabezian dagoen pertsonari adibidez langabezian egoteagatik ordaindutako diru laguntza kobratzeko.
-Lan bat onartzen ez duten pertsonak langabezian egoteagatik irabazten duten dirua kobratzea nahiago dutelako lan ez egiteko.
-Informe medikuak falseatzea justifikazio gabeko bajak hartzeko.
-Errealitatean dauden baino ingresu gutxiago deklaratzea.
-Sozietate pantalla edo fantasma sozietateak sortzea inpuestoak ebaditzeko, normalean paraisu fiskaletan.
-Residentzia edota nazionalitatea zurea ez den leku baten jartzea, paraiso fiskaletan hain zuzen, inpuesto gutxiago ordaintzeko.
-SICAV (Sociedad de Inversión de CApital Variable). Honek uzten duena da pertsona aberatsak zergak ordaintzeko orduan %1-a ordaintzean, gizarteak %21-a ordaintzen duen bitartean.

Ikusten duzuenez fraudea egiteko modu asko daude, baina hauek arruntenak dira. Espero dut gustatu izana eta zerbait berria ikasi izana. 

Hurrengorarte!

Iturria: https://blogsostenible.wordpress.com/2015/04/20/tipicos-fraudes-fiscales-en-espana-un-problema-de-todos/