EAE-ren dauden
artikuluak nik asmatutako fundaziora adaptatu ditut, eta hauek marroiz agertzen
dira, errazago aurkitu daitezen.
ELKARTEAREN ESTATUTUAK
LEHENENGO KAPITULUA
IZENA ETA LEGE-ARAUBIDEA
1.
artikulua.- Irabazi-asmorik gabeko KBF
(Krisiaren Biktimen Fundazioa) izeneko elkartea eratu da, Elkartzeko
Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan eta Eusko
Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007
Legean ezarritakoen arabera eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 9. eta
10.13 artikuluetan azaltzen denarekin bat etorriz.
Elkartea arau hauen
mende egongo da: aipatutako elkarteei buruzko legeak, estatutu hauek (legearen
aurkakoak ez badira), elkartearen gobernu-organoek behar bezala hartutako
erabakiak (legearen edota estatutuen aurkakoak ez badira) eta Eusko
Jaurlaritzak onesten dituen erregelamenduzko xedapenak (azken horiek osagarriak
izango dira).
ELKARTEAREN
HELBURUAK
2.
artikulua.- Elkarte honen helburuak honako hauek dira:
-Krisia jasan duten familiei elikagaiak zein arropa eman.
Elikagaia astero emango dugu, ostegunero, arropa aldiz, hilabeteko lehen ostegunean.
-Arropa edo
elikaduren bilketa
-Astero
bilerak egin situazioa nolakoa den azaltzeko, eta hilabetean behin txarlak
egingo ditugu familiako kideekin.
-Pagina web
bat egin non gure helburuak eta
jarduerak agertuko diren, eta gurekin kontaktua edukitzeko bidea ere (telefono
zenbakia, emaila) -Kartelak egingo dira kalean jartzeko, horrela jendea
enteratu egingo da gure elkartearen bilerak noiz diren, gure web orria bisitatu
nahi ez badute
Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira,
ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:
-Tabernetan diru utxa bat utziko dugu jendeak dirua eman
dezan nahi badu.
-Urtero
Maiatzeko azken asteburuan aktibitate
desberdinak egongo dira untzaga plazan dirua batzeko( Janari popularra,
txosnak, aritsautza azkoa). Hau dena herri musikarekin alaituko da.
-Hilabetean
behin rifa bat egingo da asoziatua daukagun tabernarekin
-Futbol porra
bat egingo da. Porra hau 10 tabernetan sakabanatuta....egongo da, eta porraren
emaitza jartzeko 2 euro ordainduko dira. Rekaudazioaren %50a asoziaziora joango
da, beste erdia sarituarengana. Saritua ez badago, botera joango da hurrengo
porrarako.
Aurreko paragrafoan
azaldutako jarduerak gorabehera, elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako hauek
egin ahalko ditu:
·
Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko
era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatu.
·
Era guztietako ondasunak edozein tituluren bidez eskuratu
eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.
·
Nolanahiko ekintzak burutu, betiere legeekin eta Estatutuekin
bat etortzekotan.
ELKARTEAREN
EGOITZA
3. artikulua.- Elkarte honen egoitza helbide honetan egongo da: Kalea: Sautxi kalea zk.:6.
Herria:Eibar
Elkarteak beste
lokal batzuk ere eduki ditzake Autonomia Erkidegoan, Batzar Orokorrak hala
erabakitzen badu.
LURRALDE-EREMUA
4. artikulua.- Elkarte honek nagusiki lurralde-eremu honetan gauzatuko ditu
bere zereginak: .Momentuz herrikoia izango da
IRAUPENA
ETA DEMOKRAZIA-ARAUA
5. artikulua.- Elkartea iraunkorra izateko eratu
da, eta IV. kapituluan esaten den bezala ezohiko batzar orokorrean hartutako
erabaki bidez baino ezingo da desegin, edo legeetan aurreikusitako arrazoiren
batengatik.
Elkartearen
funtzionamendua eta barne-antolamendua demokratikoa izango da, eta pluraltasuna
erabat errespetatuko da. Erabat deusezak izango dira elkartzeko oinarrizko
eskubidearen alderdietako edozein betetzen ez duten itunak, estatutu-xedapenak
eta erabakiak.
BIGARREN KAPITULUA
AAGINTE- ETA ADMINISTRAZIO-ORGANOAK
6.
artikulua.- Elkartearen agintea eta administrazioa kide anitzeko
organo hauen esku egongo da:
·
Bazkideen Batzar Orokorra izango da organo gorena.
·
Zuzendaritza Batzordea izango da kide anitzeko
zuzendaritza-organo iraunkorra.
BATZAR
OROKORRA
7.
artikulua.- Batzar Orokorra bazkide guztiek osatzen dute, eta organo
honen bidez adierazten dira bazkideen nahiak.
Batzar
Orokorraren ahalmenak:
a)
Elkartearen jarduera-plan orokorra onartzea.
b)
Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua
aztertu eta onartzea.
c)
Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.
d)
Estatutuak aldatzea.
e)
Elkartea desegitea.
f)
Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta kide anitzeko
aginte-organoko gainontzeko kideak, baldin badaude, izendatzea eta kargutik
kentzea; eta horiek guztiak ikuskatu eta kontrolatzea.
g)
Beste elkarte batzuekin batera federazioak eta
konfederazioak osatzea, edota horietatik ateratzea.
h)
Ondasun higiezinak erabili edo besterentzeko erabakiak
hartzea.
i)
Aginte-organoko kideei ordaindu egin behar zaiela
erabakitzea, hala komeni bada.
j)
Kuota arruntak eta bereziak ezartzea. Ahalmen hau,
hala ere, Batzar Orokorrak aginte-organoari eskuordetu diezaioke horretarako
bereziki hartutako erabakiaren bidez.
k)
Bazkideak behin betiko kanporatzeko erabakia hartzea.
l)
Beste organo sozialen bati esleitu gabeko beste
edozein eskumen.
8.
artikulua.- Batzar Orokorrak ohiko bilkurak eta ezohiko bilkurak
egingo ditu.
9.
artikulua.- Batzar Orokorrak gutxienez urtean behin egin beharko du
ohiko bilkura: Maiatzak lau.
hiruhilekoan izango da, 7. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan zehaztutako
erabakiak hartze aldera.
10.
artikulua.- Batzar Orokorra Zuzendaritza Batzordeak erabakitzen duenean bilduko da
ezohiko bilkuran, bere ekimenez edota bazkideen %60(e)k eskatu duelako. Bilkura
eskatzeko arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dira baina, nolanahi ere,
honako gaiak aztertzeko eta erabakitzeko bilduko da:
a) Estatutuak aldatzeko.
b) Elkartea desegiteko.
11.
artikulua.-
Batzar Orokorra
biltzeko deialdiak idatziz egin behar dira, eta bilkuren tokia, eguna eta ordua adierazi beharko dira, bai eta
gai-zerrenda ere, eztabaidatuko diren gaien aipamen zehatzarekin. Deialdia
egiten denetik gutxienez hamabost egun pasatu beharko dira bilkura lehen
deialdian egiteko. Hala badagokio, bigarren deialdiaren data eta ordua ere
adieraz daitezke. Dena dela, deialdi batetik bestera gutxienez ordu erdiko
tartea utzi beharko da.
Batzar orokorrak, ohikoak nahiz ezohikoak, lehenengo
deialdian balio osoz eratuta geratuko dira botoa emateko eskubidea duten
elkartekideen herena bertaratzen bada; eta bigarren deialdian, botoa emateko
eskubidea duten elkartekideen kopurua edozein dela ere.
12.
artikulua.- Batzar Orokorraren erabakiak gehiengo soilez hartuko dira, hau da,
bertaratuen nahiz ordezkatuen baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean.
Alabaina, bertaratuen edo ordezkatuen gehiengo kualifikatua beharko da (baiezko
botoak baliozko botoen erdia baino gehiago izatea, alegia) erabaki hauek
hartzeko :
a)
Elkartea desegitea.
b)
Estatutuak aldatzea.
c)
Ondasunak erabili edo besterentzea.
d)
Ordezkaritza-organoko kideei ordaintzea.
13.
artikulua.- Bazkideek beste edozein bazkideren esku utzi dezakete batzar
orokorretara joateko ordezkaritza. Ordezkaritza hori idatziz eskuordetu beharko
da, eta Batzarreko idazkariari eman bilera baino gutxienez 48 ordu lehenago.
Elkartearen egoitza dagoen herritik kanpo bizi diren bazkideek ordezkaritza
beste norbaiten esku uzteko agiria postaz bidali dezakete.
ZUZENDARITZA-BATZORDEA
14.
artikulua.- Zuzendaritza Batzordea
da Batzar Orokorraren xedapen eta zuzentarauei jarraikiz elkartearen interesak
kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa. Elkartekideek baino ezingo dute osatu
ordezkaritza-organoa.
Zuzendaritza
Batzordea osatuko dutenak honakoak izango dira: Presidentea(
Mari Karmen Agirre), Presidente ordea( Eduardo Garcia) idazkaria(Patricia Cardeñosa),
( Pablo Gutierrez) diruzaina( Pedro Asenjo)
Gutxienez hilabetean lau aldiz bildu beharko dute, eta
elkartearen ekintzak bideratzeko beharrezkoa den guztietan.
15.
artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideren bat bilera horietara hiru aldiz
jarraian, edo, tarteka bi aldiz agertzen ez bada, dagokion kargua utzi egin
beharko du, hutsegite horiek ez baditu arrazoitzen.
16.
artikulua.- Batzar Orokorrak, Presidentea( Mari Karmen Agirre), Presidente ordea(
Eduardo Garcia) idazkaria(Patricia Cardeñosa), ( Pablo Gutierrez) diruzaina(
Pedro Asenjo)
eta bokalak(
Ana Matusalen, Garazi Ormaetxea eta Angel Arregi))hautatuko ditu Zuzendaritza
Batzordeko kargudunak. Kargu horiek bi urterako izendatuko dira Batzordeak
berariaz baliogabetu ezean. Kargudun berbera behin eta berriro hautatu ahal
izango da.
17.
artikulua.- Zuzendaritza
Batzordeko kide izateko, ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:
a)Adin nagusikoa
izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean dauden legeetan
ezarritako bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.
b)Estatutuetan
aurreikusitako moduan izendatua izatea.
c)
Elkarteko bazkidea izatea.
d)1000euroko
minimoa jarri beharko da.
18.
artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, lehendabizi, Batzorde Orokorrak
izangaia hautatu behar du eta, gero, izendatu horrek kargua onartu behar du.
Zuzendaritza
Batzordeko kideen dieta eta gastuak ordaintzea erabaki dezake Batzar Orokorrak.
19.
artikulua.- Zuzendaritza Batzordeko kideek kasu hauetan utziko dituzte karguak:
a) Agintealdia bukatzen denean.
b) Dimititzen baldin badute.
c) Bazkide izateari uzten diotenean,
edo kargua betetzeko ezintasun-arrazoiak dituztenean.
d) Estatutu hauetako 16. artikulua
aplikatuz, Batzar Orokorrak kargua baliogabetzea erabakitzen duenean.
e) Hiltzen baldin badira.
“a)”
idatz-zatian agertzen dena baldin bada kargua uzteko arrazoia, Zuzendaritza
Batzordeko kideek jardunean jarraituko dute lehenengo batzar orokorra egin
arte. Batzar horretan aukeratuko dira kargudun berriak.
b), c), d)
eta e) idatz-zatietan agertzen dena baldin bada arrazoia, hutsik gelditutako
kargua betetzeko norbait behin-behingoz izendatuko du Zuzendaritza Batzordeak,
eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onetsi ala ez. Ezetsi egiten badu,
behar diren kargu izendapenak egingo ditu.
Organo
honen osaeran egiten diren aldaketa guztien berri emango zaio Elkarteen
Erregistroari.
20.
artikulua.- Honako hauek dira Zuzendaritza Batzordearen zereginak:
a) Elkartearen eguneroko kudeaketaz
arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideekin bat etorriz eta haren
kontrolpean.
b) Elkarteak aurrera eramango dituen
ekintzen egitaraua egitea.
c) Gastu eta sarreren urteko
aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari
aurkeztea, hark onar ditzan.
d) Batzar Orokorraren bileretako
gai-zerrendak egitea, eta ohiko nahiz ezohiko batzar orokorretarako deialdia egiteak egitea erabakitzea.
e) Bazkideek egiten dituzten
proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horien inguruan hartu beharreko
neurriak hartzea.
f) Estatutu hauetako aginduak
interpretatzea eta Estatutuetako hutsuneak betetzea, betiere elkarteen inguruan
indarrean dauden legeekin bat etorriz.
g) Batzar Orokorrak berariazko
erabakien bidez ematen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere ez badira haren eskumen
esklusibokoak.
21.
artikulua.- Zuzendaritza
Batzordearen bilkurak lehendakariak erabaki edo batzordekide batek eskatzen
duen bakoitzean egingo dira. Bilkurako buru lehendakaria izango da, ez balego,
lehendakariordea; eta horien faltan, batzordekide zaharrena.
Batzordeak hartutako
erabakiak baliozkoak izateko, biltzen diren batzordekideen gehiengoak aldeko
botoa eman behar du. Horretarako, gutxienez batzordekideen kopuruaren erdiak
egon beharko du bilkuran. Berdinketarik egonez gero, lehendakariaren kalitateko
botoa izango da erabakiko duena.
Idazkariak
bilera-aktak egingo ditu eta akta horiek gero dagokion liburuan transkribatuko
dira.
KIDE
BAKARREKO ORGANOAK
LEHENDAKARIA
22.
artikulua.- Lehendakariak beregain hartuko du elkartearen legezko ordezkaritza,
eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak gauzatuko
ditu. Era berean, aipaturiko bi organo horietako lehendakaria izango da.
23.
artikulua.- Lehendakariak honako hauek denak egiteko ahalmena izango du:
a) Zuzendaritza Batzordearen eta
Batzar Orokorraren bilera-deiak egin, bilerak bukatutzat eman, bileretan
sortzen diren eztabaidak bideratu, eta boto-berdinketa gertatuz gero
kalitate-botoarekin erabakitzea.
b) Elkartearen ekintzen egitasmoa
Zuzendaritza Batzordeari proposatzea eta elkartearen zereginak bultzatu eta
bideratzea.
c) Baliotasunez erabakitako
ordainketak egiteko agintzea.
d) Sortzen diren premiazko arazoak
konpontzea, eta egiten den lehenengo bilkuran Zuzendaritza Batzordeari horren berri ematea.
e) Batzar Orokorrak berariazko
erabaki bidez ematen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere ez badira haren
eskumen esklusibokoak.
LEHENDAKARIORDEA
24.
artikulua.- Lehendakariordeak lehendakariari lagunduko dio, eta lehendakariak aldi
batean bere kargua bete ezin badu, lehendakariordeak ordezkatuko du. Era
berean, lehendakariak berariaz eskuordetzen dizkion ahalmen guztiak izango
ditu.
IDAZKARIA
25.
artikulua.- Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak jaso eta
izapidetzea, fitxategia eta Bazkideen Erregistro Liburua zaintzea, eta Akta
Liburuaren zaintzaren eta idazketaren ardura izatea.
Era
berean, elkarteen arloan indarrean dauden legezko xedapenak betetzeaz
arduratuko da, erakundearen agiri ofizialak zainduz, elkarteko liburuen eta
artxiboen edukia egiaztatuz eta Zuzendaritza Batzordeko izendapenen eta egoitza
sozialaren aldaketen berri emateko egin beharreko jakinerazpenak eginez
agintari eskudunari.
DIRUZAINA
26.
artikulua.- Egindako diru-sarrera eta ordainketen berri emango du diruzainak, eta
diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera
ere jakinaraziko du. Horiek guztiak Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu behar
dizkio, eta horrek Batzar Orokorrari, hark onartu ditzan.
HIRUGARREN
KAPITULUA
BAZKIDEAK: ONARTUAK IZATEKO
BALDINTZA ETA PROZEDURAK, ETA BAZKIDE-MOTAK
27.
artikulua.- Elkartekide izan nahi eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsona
guztiak izan daitezke elkarteko bazkide:
- Adin
nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea, norberaren eskubideak erabiltzeko
inolako lege-baldintzaren menpe ez egotea eta ebazpen judizial irmoaren bidez
eskubideen erabilera mugatuta ez edukitzea.
- Boluntario
bezela lagundu nahi duen pertsonak.
- Krisi ekonomikoa
jasan duten familiak.
Pertsona juridikoak izanik, organo eskudunak baliotasunez
hartutako erabakiaren kopia aurkeztu beharko dute eta, bertan, elkartea eratu
nahi dutela eta ordezkari gisa nork jardungo duen adierazi beharko dute.
28.
artikulua.- Elkartean sartu nahi
duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea, bi bazkideren sinadurarekin
eta lehendakariari zuzenduta. Lehendakariak eskaeraren berri emango dio
Zuzendaritza Batzordeari, eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena
elkartean onartu ala ez. Erabakiaren aurkako gorako errekurtsoa jar dakioke
Batzar Orokorrean.
BAZKIDEEN
ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
29.
artikulua.- Elkarteko bazkide guztiek honako hauek denak egiteko eskubidea dute:
1) Elkarteei buruzko Legearen edo
Estatutuen kontrako erabaki eta jardunak inpugnatzea, inpugnatutako erabakiaren
edukia ezagutu duten edo ezagutzeko aukera izan duten egunetik egutegiko 40
eguneko epean.
2) Elkartearen
gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaerari, elkartearen kontu-egoerari eta
elkartearen jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
3) Elkarteko beste bazkideen
nortasuna, diru-sarreren eta gastuen egoera, eta elkartearen ekintzen
garapenaren berri edozein unetan izatea, datu pertsonalak babesteko arautegian
aurreikusitako moduan.
4) Batzar orokorretarako deiak
jasotzea, batzar orokorretara joan eta hitz egin eta botoa emateko eskubidea
erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.
5) Elkartearen Estatutu hauen
arabera, elkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horietarako
hautatzaile nahiz hautagai izatea.
6) Indarrean dauden legeetan
zehaztutako bazkideen fitxategian agertzea, eta elkartearen ikurra, baldin badu
behintzat, erabiltzea.
7) Estatutuen eta, egonez gero,
barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta
kexak aurkeztea.
8) Elkartearen talde-ekintza
sozialetan parte hartzea, eta bazkideentzako tresnak erabiltzea (elkartearen
egoitza, liburutegiak, eta abar).
9) Bazkideari diziplinazko neurriak
ezarri aurretik, bazkideak idatziz adierazitakoa kontuan hartzea eta neurri
horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruzko azalpenak jasotzea. Neurriak
hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez betetzean soilik
oinarritu daitezke.
10) Edozein unetan baja ematea. Hala
ere, hartu bai baina bete gabe dituzten konpromisoak bete beharko dituzte.
30.
artikulua.- Bazkideen betebeharrak hauek dira:
a)
Elkartearen helburuekin bat etortzea eta helburu
horiek betetzen laguntzea.
b)
Kuotak, derramak eta Estatutuen arabera bazkide
bakoitzari dagozkion bestelako ekarpenak ordaintzea.
c)
Estatutuetatik eratorritako bestelako betebeharrak
betetzea.
d)
Elkarteko zuzendaritza-organoek baliotasunez hartutako
erabakiei men egin eta erabaki horiek betetzea.
BAZKIDE
IZATEARI UZTEA
31.
artikulua.- Bazkide izateari uzteko
arrazoiak honakoak izango dira:
1.
Hil egitea (edo, pertsona juridikoen kasuan, desegitea).
2.
Bazkidea bere borondatez joatea.
3. Arrazoi hauengatik, bazkide
izateari uzteko zigorra jasotzea: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta
Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako erabakietan
ezarritako betebeharrak nahita eta larriki behin eta berriz hausteagatik.
ZIGOR-ARAUAK
32.
artikulua.- Bazkideek behin eta berriz hausten badituzte Estatutuak edo Batzar
Orokorrak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak, Zuzendaritza
Batzordeak bazkide horiek zigortu ahal izango ditu.
15
egunetik hilabetea bitarte eskubideak kentzetik elkartetik betiko kanporatzea
izan daiteke zigorra, ondorengo artikuluek adierazitako moduan.
Horretarako,
zigorgarriak izan daitezkeen jokabideak aztertzeko ikerketa egin dadila erabaki
dezake lehendakariak. Ikerketaren instrukziogilea idazkaria izango da, eta
berak proposatuko dizkio Zuzendaritza Batzordeari hartu beharreko neurriak.
Zigorra
ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordeak izango du, idazkariak ez du horretan
parte-hartzerik izango (instrukziogilea delako), eta zigorra ezarri aurretik
interesdunari entzunaldia eskainiko zaio. Zigortzeko erabakia arrazoitu egin
beharko da beti, eta erabaki horren aurkako errekurtsoa jarri ahalko zaio
Batzar Orokorrari.
33.
artikulua.- Bazkideren batek elkartetik kanporatua izateko moduko ustezko
egintzaren bat egiten badu, hau da, Estatutuotatik eratorritako betebeharrak
eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako
erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki behin eta berriz hausten
baditu, gertaeren berri izatearren, lehendakariak idazkariari agindu diezaioke
aurretiazko eginbide zehatz batzuk egin ditzala, behar den informazioa
jasotzeko. Eginbide horiek ikusita, lehendakariak jarduerak artxibatzeko
agintzea edo elkartetik kanporatzeko zigor-espedienteari hasiera ematea erabaki
dezake.
34.
artikulua.- Elkartetik kanporatzeko zigor-espedientea hasten bada, idazkariak,
gertakariak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio interesdunari,
leporatzen zaizkion karguen berri emateko. Kargu horiei erantzuteko,
interesdunak bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu hamabost eguneko
epean. Epe hori amaituta, edonola ere, Zuzendaritza Batzordearen lehenengo
bilkurako gai-zerrendan sartuko da kasua, eta batzordeak hartuko du erabakia.
Erabakian ez du botorik izango espedienteko instrukziogilea izan den
idazkariak.
Elkartetik
kanporatzeko erabakia interesdunari jakinaraziko zaio eta, era berean, hurrengo
ezohiko batzar orokorrean errekurtsoa aurkez dezakeela azalduko zaio. Hiru
hilabeteren barruan batzar horretarako deirik egiten ez bada, errekurtsoa
ebazteko batzarrerako deia egin beharko da. Bitartean, Zuzendaritza Batzordeak
inputatuari bazkide-eskubideak etetea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza
Batzordeko kide bada, kargu hori utzarazi beharko dio.
Batzar
Orokorrari kanporatzeko espedientea aurkeztuz gero, idazkariak espedientearen
laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak interesdunak aurkeztutako
idatziaren eta egintzen berri zehatza Batzar Orokorrari eman ahal izateko,
azken horrek dagokion erabakia har dezan.
35.
artikulua.- Kanporatzeko erabakia arrazoitu egin behar da beti, eta erabaki hori
interesdunari jakinarazi behar zaio. Interesdunak, eskubideaz baliatuz,
auzitegietara jo ahal izango du bere ustez erabakia legearen edo Estatutuen
aurkakoa bada.
36.
artikulua.- Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan — berak nahi izanda
edo zigorra ezarri zaiolako— bete gabe dituen betebeharrak bete ditzala
eskatuko zaio.
LAUGARREN
KAPITULUA
SORTZE-ONDAREA
ETA AURREKONTU-ARAUAK
37.
artikulua.- Elkartearen hasierako ondarea zortzi mila eurokoa da.
38.
artikulua.- Elkarteak, bere jarduerak aurrera eramateko, diru-baliabide hauek
aurreikusten ditu:
a) Sarrera-kuotak.
b) Erabakitzen diren aldizkako
kuotak.
c) Elkartearen ondasun eta
eskubideetatik datozen emaitzak, eta legez jasotzen dituen diru-laguntzak,
legatuak eta dohaintzak.
d) Zuzendaritza Batzordeak Estatutuen
helburuak lortzeko egin beharrekotzat jotzen dituen jarduera zilegietatik
datozen diru-sarrerak.
Elkarte- eta
ekonomia-ekitaldia urtekoa izango da, eta urte bakoitzeko Ekainaren bi(e)(a)n
itxiko da.
Elkarteak, jarduera
ekonomikoak (zerbitzuak ematea barne) gauzatuz lortzen dituen irabaziak bere
helburuak betetzeko baino ez dira erabili beharko. Inola ere ezingo dira
elkartekideen artean banatu, ez eta haien ezkontideen edota haiekin antzeko
afektibitate-harremanean bizi diren pertsonen artean eta haien senideen artean
ere. Ezingo zaizkie, halaber, irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo
fisikoei doan laga.
BOSGARREN
KAPITULUA
ESTATUTUAK
ALDATZEA
39.
artikulua.- Estatutuak aldatzea
propio horretarako deitutako bazkideen ezohiko batzar orokorrean erabaki behar da. Zuzendaritza
Batzordeak hiru bazkidek osatutako batzorde-txostengile bat izendatuko du,
aldaketa-egitasmoa idazteko. Egitasmo hori Zuzendaritza Batzordeak ezarritako
jarraibideen arabera egingo da, eta batzorde berak jarriko du egitasmoa
amaitzeko epea.
40.
artikulua.- Aldaketa-egitasmoa epe
barruan idatzi eta gero, lehendakariak Zuzendaritza Batzordearen hurrengo
bilkurako gai-zerrendan sartuko du. Zuzendaritza Batzordeak egitasmoa onartuko
du edo, bestela, lantaldeari itzuliko dio, berriz aztertu dezan.
Egitasmoa onartuz
gero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo batzar orokorreko gai-zerrendan sartzea
erabakiko du edo, bestela, horretarako propio batzar orokor baterako deia
egitea.
41.
artikulua.- Batzarrerako deiarekin
batera, Estatutuetako aldaketen testua bidaliko da, bazkideek egoki iruditzen
zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa horiek Batzar
Orokorrari helaraziko zaizkio, batzarra egin baino zortzi egun lehenago jaso
badira Idazkaritzan.
Zuzenketak banaka
nahiz taldeka egin daitezke, idatziz, eta aukerako beste testu bat izan beharko
dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Orokorrak Estatutuak aldatzeko erabakia
hartuko du, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen denetik aurrera
baino ez du eragina izango hirugarrenengan.
SEIGARREN KAPITULUA
ELKARTEA DESEGITEA ETA
ELKARTE-ONDAREAREN ZERTARAKOA
42.
artikulua.- Elkartea arrazoi hauengatik desegingo da:
1.
Bazkideek hala nahi dutelako. Nahi hori horretarako
bildutako ezohiko batzar orokorrean azaldu beharko da.
2.
Estatutuetan finkatutako epea edo baldintza bete
delako.
3.
Beste elkarteren batek xurgatu duelako edo beste
elkarte batzuekin bat egin duelako.
4.
Legez ezarritako gutxieneko bazkide-kopururik ez
duelako.
5.
Epai irmo batek elkartea desegitea agintzen duelako.
6.
Elkartearen helburuak betetzea ezinezkoa delako.
43.
artikulua.- Elkartea deseginez gero, desegiteko erabakia hartu duen Ezohiko Batzar
Orokorrak Kitapen Batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritza
Batzordeko bi kidek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.
Bazkideekiko
eta besteekiko elkarte-betebeharrak bete ondoren, geratzen den elkarte-ondarea,
geratzen bada behintzat, irabazi-asmorik gabeko elkarte bati edo
irabazi-asmorik gabeko ekimenen bati
eman beharko zaio.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Eraketa-aktan
behin-behingoz izendatuak agertzen diren Zuzendaritza Batzordeko kideek egiten
den lehenengo batzar orokorraren esanetara jarri beharko dute beren izendapena.
AZKEN
XEDAPENA
Estatutu hauek
garatzeko asmoz, Batzar Orokorrak barne-araudia onartu ahal izango du, baina
horrek inolaz ere ez ditu Estatutuetako aginduak aldatuko.