Askotan paraisu fiskal hitza entzuten dugu, baina badakigu beraren esanahia errealitatean? Gaurko sarreran hau da zehazki ikasiko duguna.
Paraisua, alde batetik leku ideal bat da, non dena oso plazenteroa den. Bestetik, fiskala, altxor publikoa edota zergak biltzen dituen organismo publikoei egiten dio erreferentzia.
Paraisu fiskala lurralde bat da non erregimen tributarioa onuragarriagoa da bertan bizi ez den jendearentzat. Orduan, herritar eta enpresa asko lurralde hortan domiziliatzen dira helburu legalekin nahiz eta hor ez bizi.
Paraisu fiskalak daukaten ezaugarrietako bat da zergen salbuespen partziala edo totala daukatela. Hau da, aberats batek zergak ordaintzeko orduan, paraiso fiskal baten domizializazio legala baldin badauka diru kopuru askoz txikiagoa ordaindu beharko du paraisu fiskala ez den lurralde baten domiziliazio legala badauka. Beste ezaugarri bat da paraisu fiskalak lege edo arau batzuk dituztela non ezin dituzten partekatu beste lurralde batzuekin informazioa helburu fiskalentzako.
Azkenik, paraisu fiskal batean bi erregimen inposatzaile daude: Bata, bertako herritar eta enpresentzako, non hauek denok bezela zergak (beste lurraldeen modukoak) ordaintzen dituzten, eta bestea kanpotarrentzako. Azken hauek dira aurretik azaldutako pribilegioez gosatzen dutenak.
OCDE-k (Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) errekonizutako paraisu fiskalen artean hauek agertzen dira: Bahamak, Cook Islak, Panama eta Santa Lucia.
Hau izan da dena gaurkoz. Espero paraisu fiskaletaz zerbait gehiago jakitzea eta sarrera honek lagundu izana. Hurrengorarte!
Iturria: http://definicion.de/paraiso-fiscal/
No hay comentarios:
Publicar un comentario