miércoles, 30 de diciembre de 2015

NOLA DENUNTZIATU FRAUDE FISKALA

Gaurko sarreran fraude fiskala nola denuntziatu dezakegun azalduko dut. Bi modu daude; bata internet bidez egiten da, agentzia tributariaren orrialdean( hemen ). Bestea pertsonalki egitea da, agentzia tributariora joanez. 

Denuntzia egiterakoan, ahal diren eta datu gehienak agertu behar dira frogatzeko akusatzen zauden pertsona fraudea egiten ari dela. Akusatuak jakin ez harren nork salatu dion (ezin zaio datu hau eman), haziendak bai jakingo du.

Denuntzia asko familiarrengatik, sozioengatik etb. datoz, lehen eskuko informazioarekin. Azken urte hauetan, fraude salaketak gora egin du teknologia berrien bitartez.

Antziña, fraudea salatzen zuen pertsonari diru kantitate bat ematen zitzaion, fraudea egiteagatik jarritako diru zigorraren %25a hain zuzen, baina hau gaur egun ez da egiten(Estatu Batuetan mantendu egiten da).

Nahiz eta agentzia tributariak salaketa asko jaso, ez ditu denak aztertzen, batzuk asmatuak izaten direlako, baina gorde egiten ditu etorkizunerako balioagarria izan daitekelako, hau da, pertsona fitxatuta gelditzen da.

Krisiarekin fraude salaketak asko handiagotu dira azken urteetan. Salaketei esker, 2012 eta 2015.urteetan 3309 kasu egon ziren fraude izan zitekeenak. Hirietako salaketen barruan, 2012.urtean 697 kasu artxibatu ziren, 2013an 755 eta 2014an 972. 2015ean 885 kasu artxibatu doaz (urrirarte kontaturik) aurretik salaketa jarrita zeukatenetik. Datu bezela, haziendak urtero 10000 salaketa gutxi gora-behera jasotzen ditu supuesto fraudeagatik.

Espero dut informazio ahu balioagarria izan izana.

Informazioaren iturria: Hemen

viernes, 4 de diciembre de 2015

ESPAINIAK FRAUDE FISKALARI AURRE EGITEN AHAL DIO?

Gaur Espainiak fraude fiskalari aurre egiteko erabiltzen dituen errekurtsoetaz hitz egingo dizuet. Oso errekurtso gutxi erabiltzen ditu, eta beste sarrera batean esan nuen bezela Espainia da errekurtso gutxien erabiltzen dituen lurraldea fraude fiskalari aurre egiteko.

OCDE-k( Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) esaten duenaren arabera Espainiak ez du askorik egiten fraude fiskala murrizteko. 2015-ko Tax administrazioak (Klikatu informazio nahi baldin baduzue) atera duen txostenetik ateratzen den konklusioa da. Txosten honetan 56 estatuko zerga-sistema aztertu dira eta ikusi da Espainiak errekurtso gutxi erabiltzen dituela deklaratzen ez den diruarekin amaitzeko.

Urte hontan, Julio Ransek, hazienda-ikuskatzailearen ex-presidenteak esan zuen 200.000€ biltzeari usten zitzaiola fraude fiskalarengatik. Beste arrazoi bat eramaten diguna pentsatzera errekurtso gutxi erabiltzen direla fraude fiskala murrizteko da geroz eta diru gutxiago inbertitzen dela arazo honi aurre egiteko. Datu bezela esatekoa da inbertitutako euro batengatik 14 edo 15 euro biltzen direla. Beste arrazoi bat da zenbat funtzionario ditugun arazo honi aurre egiteko. 46,7 millio biztanletik 26.962 langile daude fraude fiskala kontrolatzeko. Ideia bat eduki dezazuten Belgikak 11 milio biztanlerekin langile kopuru bera dauka, Frantziak 66 milio biztanleekin 115.411 langile zituen, eta Alemaniak 80 milio biztanlerekin 110.382 langile.


Ondorio pertsonal gisa aipatu nahi dut fraude fiskalak gure gizarteari eragin negatibo asko egiten diola, baina egin behar dutenak zerbait egiten ez duten bitartean denak berdin jarraituko du. Egia da eta mila esker gainera jende zintzoa eta legala ere dagoela, eta askotan honek esperantza zabaltzen du, jende askok gauzak egin behar diren bezela egiten dutelako.

PARAISU FISKALAK

Askotan paraisu fiskal hitza entzuten dugu, baina badakigu beraren esanahia errealitatean? Gaurko sarreran hau da zehazki ikasiko duguna.

Paraisua, alde batetik leku ideal bat da, non dena oso plazenteroa den. Bestetik, fiskala, altxor publikoa edota zergak biltzen dituen organismo publikoei egiten dio erreferentzia.

Paraisu fiskala lurralde bat da non erregimen tributarioa onuragarriagoa da bertan bizi ez den jendearentzat. Orduan, herritar eta enpresa asko lurralde hortan domiziliatzen dira helburu legalekin nahiz eta hor ez bizi.

Paraisu fiskalak daukaten ezaugarrietako bat da zergen salbuespen partziala edo totala daukatela. Hau da, aberats batek zergak ordaintzeko orduan, paraiso fiskal baten domizializazio legala baldin badauka diru kopuru askoz txikiagoa ordaindu beharko du paraisu fiskala ez den lurralde baten domiziliazio legala badauka. Beste ezaugarri bat da paraisu fiskalak lege edo arau batzuk dituztela non ezin dituzten partekatu beste lurralde batzuekin informazioa helburu fiskalentzako.

Azkenik, paraisu fiskal batean bi erregimen inposatzaile daude: Bata, bertako herritar eta enpresentzako, non hauek denok bezela zergak (beste lurraldeen modukoak) ordaintzen dituzten, eta bestea kanpotarrentzako. Azken hauek dira aurretik azaldutako pribilegioez gosatzen dutenak.

OCDE-k (Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico) errekonizutako paraisu fiskalen artean hauek agertzen dira: Bahamak, Cook Islak, Panama eta Santa Lucia.

Hau izan da dena gaurkoz. Espero paraisu fiskaletaz zerbait gehiago jakitzea eta sarrera honek lagundu izana. Hurrengorarte!

Iturria: http://definicion.de/paraiso-fiscal/






miércoles, 2 de diciembre de 2015

FRAUDE FISKAL KOMUNENAK ESPAINIAN

Sarrera hontan Espainian egiten diren fraude fiskal komunei buruz hitz egingo dizuet. Gehienetan fraude fiskala egiten duten pertsonak behar gutxien dituzten pertsonak izaten dira, hau da, aberatsak. Epicurok esaten zuen bezala "Nada es suficiente para quien lo suficiente es poco".

Estatu gehiago egon arren fraude fiskalen kopurua handiagoa dena, Espainiaren ekonomiaren %22-ak fraude fiskala egiten du, 144.000 milioi paraiso fiskaletan edukiz, eta IBEX 35-ko enpresa gehienak beraien kontuak paraiso fiskaletan gordeta daukate. Falciani listak Espainian 2700 defraudatzaile daudela argitaratu du, ABC egunkariaren sortzaileak barne egonda. Europar Batasunaren barruan Espainia da fraude fiskala konpontzeko irtenbide gutxien jartzen dituen estatua.

Oraintxe fraudea egiterako orduan delitu grabeenak zeintzuk diren aipatuko ditut:
-Enpresaren tarjeta erabilera partikularrerako erabiltzea. Gartzelazko zigorrarekin ordaindu dezakezu.
-Gastu pertsonalak enpresaren kontura jartzea IVA ez ordaintzeko. Kontuan eduki behar da IVA ez dela ordaintzen baldin eta enpresarako onuragarria bada, hau da, diru sarrerak edukitzeko balioagarria baldin bada.
-Etxebizitzaren hipoteka ezin da beste gauza batzuekin (kotxe bat erostea, etxeko erreformak...) finantziatu. Alkilerrak ez deklaratzea ere ilegala da.
-Pentsioak edo estatutik diru laguntzak jasotzea pertsona bat zaintzeko nahiz eta pertsona hau iadanik hilda egon edo zirkunstantziak aldatu izanak.
-Gizarte segurantzari fraudeak egitea medikamentuekin, hau da, esatea familiako pertsona askok behar dutela medikamentuak nahiz eta pertsona bakarra izan medikamentuak behar dituena.
-Beltzean ordaintzea langileei gizarte segurantzari ordaindu behar zaion dirua aurrezteko.
-Soldata ordaintzea langabezian dagoen pertsonari adibidez langabezian egoteagatik ordaindutako diru laguntza kobratzeko.
-Lan bat onartzen ez duten pertsonak langabezian egoteagatik irabazten duten dirua kobratzea nahiago dutelako lan ez egiteko.
-Informe medikuak falseatzea justifikazio gabeko bajak hartzeko.
-Errealitatean dauden baino ingresu gutxiago deklaratzea.
-Sozietate pantalla edo fantasma sozietateak sortzea inpuestoak ebaditzeko, normalean paraisu fiskaletan.
-Residentzia edota nazionalitatea zurea ez den leku baten jartzea, paraiso fiskaletan hain zuzen, inpuesto gutxiago ordaintzeko.
-SICAV (Sociedad de Inversión de CApital Variable). Honek uzten duena da pertsona aberatsak zergak ordaintzeko orduan %1-a ordaintzean, gizarteak %21-a ordaintzen duen bitartean.

Ikusten duzuenez fraudea egiteko modu asko daude, baina hauek arruntenak dira. Espero dut gustatu izana eta zerbait berria ikasi izana. 

Hurrengorarte!

Iturria: https://blogsostenible.wordpress.com/2015/04/20/tipicos-fraudes-fiscales-en-espana-un-problema-de-todos/

jueves, 29 de octubre de 2015

PRAKTIKA: FUNDAZIOA

EAE-ren dauden artikuluak nik asmatutako fundaziora adaptatu ditut, eta hauek marroiz agertzen dira, errazago aurkitu daitezen.



ELKARTEAREN ESTATUTUAK

 

LEHENENGO KAPITULUA



IZENA ETA LEGE-ARAUBIDEA

1. artikulua.-          Irabazi-asmorik  gabeko KBF (Krisiaren Biktimen Fundazioa) izeneko elkartea eratu da, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean ezarritakoen arabera eta Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 9. eta 10.13 artikuluetan azaltzen denarekin bat etorriz.

                            Elkartea arau hauen mende egongo da: aipatutako elkarteei buruzko legeak, estatutu hauek (legearen aurkakoak ez badira), elkartearen gobernu-organoek behar bezala hartutako erabakiak (legearen edota estatutuen aurkakoak ez badira) eta Eusko Jaurlaritzak onesten dituen erregelamenduzko xedapenak (azken horiek osagarriak izango dira).

ELKARTEAREN HELBURUAK


2. artikulua.-          Elkarte honen helburuak honako hauek dira:
                            -Krisia jasan duten familiei elikagaiak zein arropa eman. Elikagaia astero emango dugu, ostegunero, arropa aldiz, hilabeteko lehen ostegunean.
-Arropa edo elikaduren bilketa
-Astero bilerak egin situazioa nolakoa den azaltzeko, eta hilabetean behin txarlak egingo ditugu familiako kideekin.
-Pagina web bat egin non gure helburuak  eta jarduerak agertuko diren, eta gurekin kontaktua edukitzeko bidea ere (telefono zenbakia, emaila) -Kartelak egingo dira kalean jartzeko, horrela jendea enteratu egingo da gure elkartearen bilerak noiz diren, gure web orria bisitatu nahi ez badute

                            Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira, ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:
                            -Tabernetan diru utxa bat utziko dugu jendeak dirua eman dezan nahi badu.
-Urtero Maiatzeko azken  asteburuan aktibitate desberdinak egongo dira untzaga plazan dirua batzeko( Janari popularra, txosnak, aritsautza azkoa). Hau dena herri musikarekin alaituko da.
-Hilabetean behin rifa bat egingo da asoziatua daukagun tabernarekin
-Futbol porra bat egingo da. Porra hau 10 tabernetan sakabanatuta....egongo da, eta porraren emaitza jartzeko 2 euro ordainduko dira. Rekaudazioaren %50a asoziaziora joango da, beste erdia sarituarengana. Saritua ez badago, botera joango da hurrengo porrarako.

                            Aurreko paragrafoan azaldutako jarduerak gorabehera, elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako hauek egin ahalko ditu:

·       Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatu.
·       Era guztietako ondasunak edozein tituluren bidez eskuratu eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.
·       Nolanahiko ekintzak burutu, betiere legeekin eta Estatutuekin bat etortzekotan.

ELKARTEAREN EGOITZA

  3. artikulua.-        Elkarte honen egoitza helbide honetan egongo da: Kalea: Sautxi kalea  zk.:6. Herria:Eibar

                            Elkarteak beste lokal batzuk ere eduki ditzake Autonomia Erkidegoan, Batzar Orokorrak hala erabakitzen badu.

LURRALDE-EREMUA


  4. artikulua.-        Elkarte honek nagusiki lurralde-eremu honetan gauzatuko ditu bere zereginak: .Momentuz herrikoia izango da
                                                                                                                  

IRAUPENA ETA DEMOKRAZIA-ARAUA


  5. artikulua.-        Elkartea iraunkorra izateko eratu da, eta IV. kapituluan esaten den bezala ezohiko batzar orokorrean hartutako erabaki bidez baino ezingo da desegin, edo legeetan aurreikusitako arrazoiren batengatik.
                           
                            Elkartearen funtzionamendua eta barne-antolamendua demokratikoa izango da, eta pluraltasuna erabat errespetatuko da. Erabat deusezak izango dira elkartzeko oinarrizko eskubidearen alderdietako edozein betetzen ez duten itunak, estatutu-xedapenak eta erabakiak.



BIGARREN KAPITULUA

AAGINTE- ETA ADMINISTRAZIO-ORGANOAK

6. artikulua.-          Elkartearen agintea eta administrazioa kide anitzeko organo hauen esku egongo da:

·       Bazkideen Batzar Orokorra izango da organo gorena.
·       Zuzendaritza Batzordea izango da kide anitzeko zuzendaritza-organo iraunkorra.

BATZAR OROKORRA

7. artikulua.-          Batzar Orokorra bazkide guztiek osatzen dute, eta organo honen bidez adierazten dira bazkideen nahiak.
                           
                            Batzar Orokorraren ahalmenak:

a)        Elkartearen jarduera-plan orokorra onartzea.
b)       Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertu eta onartzea.
c)        Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onartzea.
d)       Estatutuak aldatzea.
e)        Elkartea desegitea.
f)        Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta kide anitzeko aginte-organoko gainontzeko kideak, baldin badaude, izendatzea eta kargutik kentzea; eta horiek guztiak ikuskatu eta kontrolatzea.
g)        Beste elkarte batzuekin batera federazioak eta konfederazioak osatzea, edota horietatik ateratzea.
h)       Ondasun higiezinak erabili edo besterentzeko erabakiak hartzea.
i)         Aginte-organoko kideei ordaindu egin behar zaiela erabakitzea, hala komeni bada.
j)         Kuota arruntak eta bereziak ezartzea. Ahalmen hau, hala ere, Batzar Orokorrak aginte-organoari eskuordetu diezaioke horretarako bereziki hartutako erabakiaren bidez.
k)       Bazkideak behin betiko kanporatzeko erabakia hartzea.
l)         Beste organo sozialen bati esleitu gabeko beste edozein eskumen.


8. artikulua.-          Batzar Orokorrak ohiko bilkurak eta ezohiko bilkurak egingo ditu.

9. artikulua.-          Batzar Orokorrak gutxienez urtean behin egin beharko du ohiko bilkura: Maiatzak lau. hiruhilekoan izango da, 7. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan zehaztutako erabakiak hartze aldera.

10. artikulua.-        Batzar Orokorra Zuzendaritza Batzordeak erabakitzen duenean bilduko da ezohiko bilkuran, bere ekimenez edota bazkideen %60(e)k eskatu duelako. Bilkura eskatzeko arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dira baina, nolanahi ere, honako gaiak aztertzeko eta erabakitzeko bilduko da:

a)  Estatutuak aldatzeko.
b)  Elkartea desegiteko.

11. artikulua.-       
    Batzar Orokorra biltzeko deialdiak idatziz egin behar dira, eta bilkuren tokia, eguna        eta ordua adierazi beharko dira, bai eta gai-zerrenda ere, eztabaidatuko diren gaien aipamen zehatzarekin. Deialdia egiten denetik gutxienez hamabost egun pasatu beharko dira bilkura lehen deialdian egiteko. Hala badagokio, bigarren deialdiaren data eta ordua ere adieraz daitezke. Dena dela, deialdi batetik bestera gutxienez ordu erdiko tartea utzi beharko da.

                            Batzar orokorrak, ohikoak nahiz ezohikoak, lehenengo deialdian balio osoz eratuta geratuko dira botoa emateko eskubidea duten elkartekideen herena bertaratzen bada; eta bigarren deialdian, botoa emateko eskubidea duten elkartekideen kopurua edozein dela ere.

12. artikulua.-        Batzar Orokorraren erabakiak gehiengo soilez hartuko dira, hau da, bertaratuen nahiz ordezkatuen baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Alabaina, bertaratuen edo ordezkatuen gehiengo kualifikatua beharko da (baiezko botoak baliozko botoen erdia baino gehiago izatea, alegia) erabaki hauek hartzeko :

a)        Elkartea desegitea.
b)       Estatutuak aldatzea.
c)        Ondasunak erabili edo besterentzea.
d)       Ordezkaritza-organoko kideei ordaintzea.

13. artikulua.-        Bazkideek beste edozein bazkideren esku utzi dezakete batzar orokorretara joateko ordezkaritza. Ordezkaritza hori idatziz eskuordetu beharko da, eta Batzarreko idazkariari eman bilera baino gutxienez 48 ordu lehenago. Elkartearen egoitza dagoen herritik kanpo bizi diren bazkideek ordezkaritza beste norbaiten esku uzteko agiria postaz bidali dezakete.

ZUZENDARITZA-BATZORDEA


14. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordea da Batzar Orokorraren xedapen eta zuzentarauei jarraikiz elkartearen interesak kudeatu eta ordezkatzen dituen organoa. Elkartekideek baino ezingo dute osatu ordezkaritza-organoa.
                           
                            Zuzendaritza Batzordea osatuko dutenak honakoak izango dira: Presidentea( Mari Karmen Agirre), Presidente ordea( Eduardo Garcia) idazkaria(Patricia Cardeñosa), ( Pablo Gutierrez) diruzaina( Pedro Asenjo)
                                                                                                                 
                            Gutxienez hilabetean lau aldiz bildu beharko dute, eta elkartearen ekintzak bideratzeko beharrezkoa den guztietan.

15. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordeko kideren bat bilera horietara hiru aldiz jarraian, edo, tarteka bi aldiz agertzen ez bada, dagokion kargua utzi egin beharko du, hutsegite horiek ez baditu arrazoitzen.

16. artikulua.-        Batzar Orokorrak, Presidentea( Mari Karmen Agirre), Presidente ordea( Eduardo Garcia) idazkaria(Patricia Cardeñosa), ( Pablo Gutierrez) diruzaina( Pedro Asenjo)
eta bokalak( Ana Matusalen, Garazi Ormaetxea eta Angel Arregi))hautatuko ditu Zuzendaritza Batzordeko kargudunak. Kargu horiek bi urterako izendatuko dira Batzordeak berariaz baliogabetu ezean. Kargudun berbera behin eta berriro hautatu ahal izango da.

17. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, ezinbestean baldintza hauek bete beharko dira:

a)Adin nagusikoa izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean dauden legeetan ezarritako bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.
b)Estatutuetan aurreikusitako moduan izendatua izatea.
c) Elkarteko bazkidea izatea.
d)1000euroko minimoa jarri beharko da.

18. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, lehendabizi, Batzorde Orokorrak izangaia hautatu behar du eta, gero, izendatu horrek kargua onartu behar du.

                            Zuzendaritza Batzordeko kideen dieta eta gastuak ordaintzea erabaki dezake Batzar Orokorrak.

19. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordeko kideek kasu hauetan utziko dituzte karguak:

a)  Agintealdia bukatzen denean.
b)  Dimititzen baldin badute.
c)  Bazkide izateari uzten diotenean, edo kargua betetzeko ezintasun-arrazoiak dituztenean.
d)  Estatutu hauetako 16. artikulua aplikatuz, Batzar Orokorrak kargua baliogabetzea erabakitzen duenean.
e)  Hiltzen baldin badira.

                            “a)” idatz-zatian agertzen dena baldin bada kargua uzteko arrazoia, Zuzendaritza Batzordeko kideek jardunean jarraituko dute lehenengo batzar orokorra egin arte. Batzar horretan aukeratuko dira kargudun berriak.

                            b), c), d) eta e) idatz-zatietan agertzen dena baldin bada arrazoia, hutsik gelditutako kargua betetzeko norbait behin-behingoz izendatuko du Zuzendaritza Batzordeak, eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onetsi ala ez. Ezetsi egiten badu, behar diren kargu izendapenak egingo ditu.

                            Organo honen osaeran egiten diren aldaketa guztien berri emango zaio Elkarteen Erregistroari.

20. artikulua.-        Honako hauek dira Zuzendaritza Batzordearen zereginak:

a)  Elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideekin bat etorriz eta haren kontrolpean.
b)  Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
c)  Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari aurkeztea, hark onar ditzan.
d)  Batzar Orokorraren bileretako gai-zerrendak egitea, eta ohiko nahiz ezohiko batzar orokorretarako  deialdia egiteak egitea erabakitzea.
e)  Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horien inguruan hartu beharreko neurriak hartzea.
f)   Estatutu hauetako aginduak interpretatzea eta Estatutuetako hutsuneak betetzea, betiere elkarteen inguruan indarrean dauden legeekin bat etorriz.
g)  Batzar Orokorrak berariazko erabakien bidez ematen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.

21. artikulua.-        Zuzendaritza Batzordearen bilkurak lehendakariak erabaki edo batzordekide batek eskatzen duen bakoitzean egingo dira. Bilkurako buru lehendakaria izango da, ez balego, lehendakariordea; eta horien faltan, batzordekide zaharrena.

                            Batzordeak hartutako erabakiak baliozkoak izateko, biltzen diren batzordekideen gehiengoak aldeko botoa eman behar du. Horretarako, gutxienez batzordekideen kopuruaren erdiak egon beharko du bilkuran. Berdinketarik egonez gero, lehendakariaren kalitateko botoa izango da erabakiko duena.

                            Idazkariak bilera-aktak egingo ditu eta akta horiek gero dagokion liburuan transkribatuko dira.

KIDE BAKARREKO ORGANOAK

LEHENDAKARIA

22. artikulua.-        Lehendakariak beregain hartuko du elkartearen legezko ordezkaritza, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak gauzatuko ditu. Era berean, aipaturiko bi organo horietako lehendakaria izango da.

23. artikulua.-        Lehendakariak honako hauek denak egiteko ahalmena izango du:

a)  Zuzendaritza Batzordearen eta Batzar Orokorraren bilera-deiak egin, bilerak bukatutzat eman, bileretan sortzen diren eztabaidak bideratu, eta boto-berdinketa gertatuz gero kalitate-botoarekin erabakitzea.
b)  Elkartearen ekintzen egitasmoa Zuzendaritza Batzordeari proposatzea eta elkartearen zereginak bultzatu eta bideratzea.
c)  Baliotasunez erabakitako ordainketak egiteko agintzea.
d)  Sortzen diren premiazko arazoak konpontzea, eta egiten den lehenengo bilkuran Zuzendaritza Batzordeari  horren berri ematea.
e)  Batzar Orokorrak berariazko erabaki bidez ematen dizkion eskumenak erabiltzea, betiere ez badira haren eskumen esklusibokoak.

LEHENDAKARIORDEA

24. artikulua.-        Lehendakariordeak lehendakariari lagunduko dio, eta lehendakariak aldi batean bere kargua bete ezin badu, lehendakariordeak ordezkatuko du. Era berean, lehendakariak berariaz eskuordetzen dizkion ahalmen guztiak izango ditu.

IDAZKARIA

25. artikulua.-        Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak jaso eta izapidetzea, fitxategia eta Bazkideen Erregistro Liburua zaintzea, eta Akta Liburuaren zaintzaren eta idazketaren ardura izatea.

                            Era berean, elkarteen arloan indarrean dauden legezko xedapenak betetzeaz arduratuko da, erakundearen agiri ofizialak zainduz, elkarteko liburuen eta artxiboen edukia egiaztatuz eta Zuzendaritza Batzordeko izendapenen eta egoitza sozialaren aldaketen berri emateko egin beharreko jakinerazpenak eginez agintari eskudunari.


DIRUZAINA

26. artikulua.-        Egindako diru-sarrera eta ordainketen berri emango du diruzainak, eta diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera ere jakinaraziko du. Horiek guztiak Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu behar dizkio, eta horrek Batzar Orokorrari, hark onartu ditzan.



HIRUGARREN KAPITULUA

BAZKIDEAK: ONARTUAK IZATEKO BALDINTZA ETA PROZEDURAK, ETA BAZKIDE-MOTAK

27. artikulua.-        Elkartekide izan nahi eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsona guztiak izan daitezke elkarteko bazkide:

                            - Adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea, norberaren eskubideak erabiltzeko inolako lege-baldintzaren menpe ez egotea eta ebazpen judizial irmoaren bidez eskubideen erabilera mugatuta ez edukitzea.
                            - Boluntario bezela lagundu nahi duen pertsonak.
                            - Krisi ekonomikoa jasan duten familiak.

                             Pertsona juridikoak izanik, organo eskudunak baliotasunez hartutako erabakiaren kopia aurkeztu beharko dute eta, bertan, elkartea eratu nahi dutela eta ordezkari gisa nork jardungo duen adierazi beharko dute.


28. artikulua.-        Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea, bi bazkideren sinadurarekin eta lehendakariari zuzenduta. Lehendakariak eskaeraren berri emango dio Zuzendaritza Batzordeari, eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena elkartean onartu ala ez. Erabakiaren aurkako gorako errekurtsoa jar dakioke Batzar Orokorrean.


BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK


29. artikulua.-        Elkarteko bazkide guztiek honako hauek denak egiteko eskubidea dute:

1)    Elkarteei buruzko Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta jardunak inpugnatzea, inpugnatutako erabakiaren edukia ezagutu duten edo ezagutzeko aukera izan duten egunetik egutegiko 40 eguneko epean.
2)    Elkartearen gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaerari, elkartearen kontu-egoerari eta elkartearen jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
3)    Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarreren eta gastuen egoera, eta elkartearen ekintzen garapenaren berri edozein unetan izatea, datu pertsonalak babesteko arautegian aurreikusitako moduan.
4)    Batzar orokorretarako deiak jasotzea, batzar orokorretara joan eta hitz egin eta botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.
5)    Elkartearen Estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horietarako hautatzaile nahiz hautagai izatea.
6)    Indarrean dauden legeetan zehaztutako bazkideen fitxategian agertzea, eta elkartearen ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.
7)    Estatutuen eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
8)    Elkartearen talde-ekintza sozialetan parte hartzea, eta bazkideentzako tresnak erabiltzea (elkartearen egoitza, liburutegiak, eta abar).
9)    Bazkideari diziplinazko neurriak ezarri aurretik, bazkideak idatziz adierazitakoa kontuan hartzea eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruzko azalpenak jasotzea. Neurriak hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez betetzean soilik oinarritu daitezke.
10)  Edozein unetan baja ematea. Hala ere, hartu bai baina bete gabe dituzten konpromisoak bete beharko dituzte.

30. artikulua.-        Bazkideen betebeharrak hauek dira:

a)        Elkartearen helburuekin bat etortzea eta helburu horiek betetzen laguntzea.
b)       Kuotak, derramak eta Estatutuen arabera bazkide bakoitzari dagozkion bestelako ekarpenak ordaintzea.
c)        Estatutuetatik eratorritako bestelako betebeharrak betetzea.
d)       Elkarteko zuzendaritza-organoek baliotasunez hartutako erabakiei men egin eta erabaki horiek betetzea.


BAZKIDE IZATEARI UZTEA


31. artikulua.-        Bazkide izateari uzteko arrazoiak honakoak izango dira:

1.     Hil egitea (edo, pertsona juridikoen kasuan, desegitea).
2.     Bazkidea bere borondatez joatea.
3.     Arrazoi hauengatik, bazkide izateari uzteko zigorra jasotzea: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki behin eta berriz hausteagatik.

 

ZIGOR-ARAUAK


32. artikulua.-        Bazkideek behin eta berriz hausten badituzte Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak, Zuzendaritza Batzordeak bazkide horiek zigortu ahal izango ditu.

                            15 egunetik hilabetea bitarte eskubideak kentzetik elkartetik betiko kanporatzea izan daiteke zigorra, ondorengo artikuluek adierazitako moduan.

                            Horretarako, zigorgarriak izan daitezkeen jokabideak aztertzeko ikerketa egin dadila erabaki dezake lehendakariak. Ikerketaren instrukziogilea idazkaria izango da, eta berak proposatuko dizkio Zuzendaritza Batzordeari hartu beharreko neurriak.

Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordeak izango du, idazkariak ez du horretan parte-hartzerik izango (instrukziogilea delako), eta zigorra ezarri aurretik interesdunari entzunaldia eskainiko zaio. Zigortzeko erabakia arrazoitu egin beharko da beti, eta erabaki horren aurkako errekurtsoa jarri ahalko zaio Batzar Orokorrari.


33. artikulua.-        Bazkideren batek elkartetik kanporatua izateko moduko ustezko egintzaren bat egiten badu, hau da, Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak edo Zuzendaritza Batzordeak baliotasunez hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki behin eta berriz hausten baditu, gertaeren berri izatearren, lehendakariak idazkariari agindu diezaioke aurretiazko eginbide zehatz batzuk egin ditzala, behar den informazioa jasotzeko. Eginbide horiek ikusita, lehendakariak jarduerak artxibatzeko agintzea edo elkartetik kanporatzeko zigor-espedienteari hasiera ematea erabaki dezake.

34. artikulua.-        Elkartetik kanporatzeko zigor-espedientea hasten bada, idazkariak, gertakariak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio interesdunari, leporatzen zaizkion karguen berri emateko. Kargu horiei erantzuteko, interesdunak bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu hamabost eguneko epean. Epe hori amaituta, edonola ere, Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilkurako gai-zerrendan sartuko da kasua, eta batzordeak hartuko du erabakia. Erabakian ez du botorik izango espedienteko instrukziogilea izan den idazkariak.
                           
                            Elkartetik kanporatzeko erabakia interesdunari jakinaraziko zaio eta, era berean, hurrengo ezohiko batzar orokorrean errekurtsoa aurkez dezakeela azalduko zaio. Hiru hilabeteren barruan batzar horretarako deirik egiten ez bada, errekurtsoa ebazteko batzarrerako deia egin beharko da. Bitartean, Zuzendaritza Batzordeak inputatuari bazkide-eskubideak etetea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utzarazi beharko dio.

                            Batzar Orokorrari kanporatzeko espedientea aurkeztuz gero, idazkariak espedientearen laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak interesdunak aurkeztutako idatziaren eta egintzen berri zehatza Batzar Orokorrari eman ahal izateko, azken horrek dagokion erabakia har dezan.

35. artikulua.-        Kanporatzeko erabakia arrazoitu egin behar da beti, eta erabaki hori interesdunari jakinarazi behar zaio. Interesdunak, eskubideaz baliatuz, auzitegietara jo ahal izango du bere ustez erabakia legearen edo Estatutuen aurkakoa bada.

36. artikulua.-        Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan — berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako— bete gabe dituen betebeharrak bete ditzala eskatuko zaio.


LAUGARREN KAPITULUA

SORTZE-ONDAREA ETA AURREKONTU-ARAUAK

37. artikulua.-        Elkartearen hasierako ondarea zortzi mila eurokoa da.

38. artikulua.-        Elkarteak, bere jarduerak aurrera eramateko, diru-baliabide hauek aurreikusten ditu:

a)  Sarrera-kuotak.
b)  Erabakitzen diren aldizkako kuotak.
c)  Elkartearen ondasun eta eskubideetatik datozen emaitzak, eta legez jasotzen dituen diru-laguntzak, legatuak eta dohaintzak.
d)  Zuzendaritza Batzordeak Estatutuen helburuak lortzeko egin beharrekotzat jotzen dituen jarduera zilegietatik datozen diru-sarrerak.

Elkarte- eta ekonomia-ekitaldia urtekoa izango da, eta urte bakoitzeko Ekainaren bi(e)(a)n itxiko da.
                                     
Elkarteak, jarduera ekonomikoak (zerbitzuak ematea barne) gauzatuz lortzen dituen irabaziak bere helburuak betetzeko baino ez dira erabili beharko. Inola ere ezingo dira elkartekideen artean banatu, ez eta haien ezkontideen edota haiekin antzeko afektibitate-harremanean bizi diren pertsonen artean eta haien senideen artean ere. Ezingo zaizkie, halaber, irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei doan laga.

BOSGARREN KAPITULUA

ESTATUTUAK ALDATZEA

39. artikulua.-        Estatutuak aldatzea propio horretarako deitutako bazkideen ezohiko batzar  orokorrean erabaki behar da. Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako batzorde-txostengile bat izendatuko du, aldaketa-egitasmoa idazteko. Egitasmo hori Zuzendaritza Batzordeak ezarritako jarraibideen arabera egingo da, eta batzorde berak jarriko du egitasmoa amaitzeko epea.

40. artikulua.-        Aldaketa-egitasmoa epe barruan idatzi eta gero, lehendakariak Zuzendaritza Batzordearen hurrengo bilkurako gai-zerrendan sartuko du. Zuzendaritza Batzordeak egitasmoa onartuko du edo, bestela, lantaldeari itzuliko dio, berriz aztertu dezan.

                            Egitasmoa onartuz gero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo batzar orokorreko gai-zerrendan sartzea erabakiko du edo, bestela, horretarako propio batzar orokor baterako deia egitea.

41. artikulua.-        Batzarrerako deiarekin batera, Estatutuetako aldaketen testua bidaliko da, bazkideek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa horiek Batzar Orokorrari helaraziko zaizkio, batzarra egin baino zortzi egun lehenago jaso badira Idazkaritzan.

                            Zuzenketak banaka nahiz taldeka egin daitezke, idatziz, eta aukerako beste testu bat izan beharko dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Orokorrak Estatutuak aldatzeko erabakia hartuko du, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen denetik aurrera baino ez du eragina izango hirugarrenengan.

SEIGARREN KAPITULUA

ELKARTEA DESEGITEA ETA ELKARTE-ONDAREAREN ZERTARAKOA

42. artikulua.-        Elkartea arrazoi hauengatik desegingo da:

1.        Bazkideek hala nahi dutelako. Nahi hori horretarako bildutako ezohiko batzar orokorrean azaldu beharko da.
2.        Estatutuetan finkatutako epea edo baldintza bete delako.
3.        Beste elkarteren batek xurgatu duelako edo beste elkarte batzuekin bat egin duelako.
4.        Legez ezarritako gutxieneko bazkide-kopururik ez duelako.
5.        Epai irmo batek elkartea desegitea agintzen duelako.
6.        Elkartearen helburuak betetzea ezinezkoa delako.

43. artikulua.-        Elkartea deseginez gero, desegiteko erabakia hartu duen Ezohiko Batzar Orokorrak Kitapen Batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritza Batzordeko bi kidek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.

                            Bazkideekiko eta besteekiko elkarte-betebeharrak bete ondoren, geratzen den elkarte-ondarea, geratzen bada behintzat, irabazi-asmorik gabeko elkarte bati edo irabazi-asmorik gabeko  ekimenen bati eman beharko zaio.


XEDAPEN IRAGANKORRA

                            Eraketa-aktan behin-behingoz izendatuak agertzen diren Zuzendaritza Batzordeko kideek egiten den lehenengo batzar orokorraren esanetara jarri beharko dute beren izendapena.

AZKEN XEDAPENA

                            Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Orokorrak barne-araudia onartu ahal izango du, baina horrek inolaz ere ez ditu Estatutuetako aginduak aldatuko.