miércoles, 2 de diciembre de 2015

FRAUDE FISKAL KOMUNENAK ESPAINIAN

Sarrera hontan Espainian egiten diren fraude fiskal komunei buruz hitz egingo dizuet. Gehienetan fraude fiskala egiten duten pertsonak behar gutxien dituzten pertsonak izaten dira, hau da, aberatsak. Epicurok esaten zuen bezala "Nada es suficiente para quien lo suficiente es poco".

Estatu gehiago egon arren fraude fiskalen kopurua handiagoa dena, Espainiaren ekonomiaren %22-ak fraude fiskala egiten du, 144.000 milioi paraiso fiskaletan edukiz, eta IBEX 35-ko enpresa gehienak beraien kontuak paraiso fiskaletan gordeta daukate. Falciani listak Espainian 2700 defraudatzaile daudela argitaratu du, ABC egunkariaren sortzaileak barne egonda. Europar Batasunaren barruan Espainia da fraude fiskala konpontzeko irtenbide gutxien jartzen dituen estatua.

Oraintxe fraudea egiterako orduan delitu grabeenak zeintzuk diren aipatuko ditut:
-Enpresaren tarjeta erabilera partikularrerako erabiltzea. Gartzelazko zigorrarekin ordaindu dezakezu.
-Gastu pertsonalak enpresaren kontura jartzea IVA ez ordaintzeko. Kontuan eduki behar da IVA ez dela ordaintzen baldin eta enpresarako onuragarria bada, hau da, diru sarrerak edukitzeko balioagarria baldin bada.
-Etxebizitzaren hipoteka ezin da beste gauza batzuekin (kotxe bat erostea, etxeko erreformak...) finantziatu. Alkilerrak ez deklaratzea ere ilegala da.
-Pentsioak edo estatutik diru laguntzak jasotzea pertsona bat zaintzeko nahiz eta pertsona hau iadanik hilda egon edo zirkunstantziak aldatu izanak.
-Gizarte segurantzari fraudeak egitea medikamentuekin, hau da, esatea familiako pertsona askok behar dutela medikamentuak nahiz eta pertsona bakarra izan medikamentuak behar dituena.
-Beltzean ordaintzea langileei gizarte segurantzari ordaindu behar zaion dirua aurrezteko.
-Soldata ordaintzea langabezian dagoen pertsonari adibidez langabezian egoteagatik ordaindutako diru laguntza kobratzeko.
-Lan bat onartzen ez duten pertsonak langabezian egoteagatik irabazten duten dirua kobratzea nahiago dutelako lan ez egiteko.
-Informe medikuak falseatzea justifikazio gabeko bajak hartzeko.
-Errealitatean dauden baino ingresu gutxiago deklaratzea.
-Sozietate pantalla edo fantasma sozietateak sortzea inpuestoak ebaditzeko, normalean paraisu fiskaletan.
-Residentzia edota nazionalitatea zurea ez den leku baten jartzea, paraiso fiskaletan hain zuzen, inpuesto gutxiago ordaintzeko.
-SICAV (Sociedad de Inversión de CApital Variable). Honek uzten duena da pertsona aberatsak zergak ordaintzeko orduan %1-a ordaintzean, gizarteak %21-a ordaintzen duen bitartean.

Ikusten duzuenez fraudea egiteko modu asko daude, baina hauek arruntenak dira. Espero dut gustatu izana eta zerbait berria ikasi izana. 

Hurrengorarte!

Iturria: https://blogsostenible.wordpress.com/2015/04/20/tipicos-fraudes-fiscales-en-espana-un-problema-de-todos/

No hay comentarios:

Publicar un comentario