miércoles, 30 de septiembre de 2015

FRAUDEEN KLASIFIKAZIO DOGMATIKOA


Sarrera hontan fraudeak nola sailkatzen diren azalduko dut.


Fraudea zigorgarria da pertsonak engainu baten bitartez berari ez dagozkion ondasunak bereganatzen dituenean. Linka hemen



Fraude mota desberdinak daude, hemen klasifikazio dogmatikoaren arabera sailkatzen direnak aipatuko ditut:



Larritasunarengatik: Autoritate judizialak zigortzen du, norma juridiko bat hausten duelako.



Gizakiaren portaerarengatik: Akziozkoa edo komisiozkoa izan daiteke. Lehenengoa pertsona multzo batek engainu bat egiten duenenan ematen da. Bigarrenean aldiz, pertsona bat erru batetaz aprobetxatzen da bere onura propioa lortzeko. Hau ematen denean komisiozkoaz berba egiten ari gara.



Material emaitzagatik: Pertsonarenak ez diren ondasun pertsonalak bereganatzen direnean.


Eragindako kaltearengatik: Kalte direktua eragiten du, hau da, zuzeneko patrimoniaren jeitsiera.



Barneko elementuengatik: "Dolo". Aurrez aurretik pentsatuta eta borondatearekin delitua nahita egiten duzunean.



Estrukturarengatik: Sinple bezela kalifikatzen da. Ondasun juridiko bakarra bereganatzen da, biktimaren patrimonioa hain zuzen.



Gertakari kopuruaren arabera: Bi mota daude: Unisubsistentea eta Plurisubsistentea. Lehenengoan, orokorrean delitua akzio baten bidez egiten da. Bigarrenean aldiz delitua egiteko hainbat azkio egin behar dituzte.



Sujetuen zenbaki kopuruaren arabera: Unisubjetiboa edo plurisubjetiboa. Lehenengoan sujetu bakarra sartzen da jokoan. Bigarrenean aldiz hainbat sujetu dira parte hartzen dutenak.



Persekuzio formagatik: Biktimak protagonista jarraitzeko eskaria egiten duenean.



Materiakarengatik: Federala edo komuna. Federala kodigo penal federalean erregulatua dago. Komuna aldiz, herriak daukan legean (la ley local) oinarritzen da, delitua herrian bertan gertatzen delako.



Hau izan da dena gaurkoz, espero gustatu izana. Hurrengo astean gehiago :-)


lunes, 28 de septiembre de 2015

PRAKTIKA: LOTERIAK EKAR DITZAKEEN ZAILTASUNAK

Zer gertatzen da loteria tokatzen bazaizu eta ez bazara hau kobratzera presentatzera?


Asko izan daitezke loteria kobratzera ez joatearen arrazoiak; Bizilekuz aldatzea, oporretan egotea edota billetea galtzea... Normalean irabazi handiak direnean ez zaizu kobratzera joatea ahazten, baina hau gertatzen bazaizu diru hori Estatuaren esku izatera pasatuko litzateke. Linka hemen



Billetea estrabiatu egin bada, LAE( Loteria y Apuestas del Estado)-ek hau zalatzea gomendatzen du, estatua diru horrekin gera ez dadin. Sari handia bada, salaketa egiten den epaitegiak, interesatuaren eskariari aurre egindsa, billetearen anulazioa egingo du.



Nola frogatu dezakezu billetea zurea dela?



Erosketa ordainagiriaren entrega egin behar da. Hori bai, "Loterias y apuestas del estado" -k ez du obligatzen pertsona hori identifikatzea, hau da, boletroaren erosketaren ordainagiria presentatzen baduzu, baliotzat emango dizute. Linka hemen



Erreglamentuaren araberaLinka hemen , salbuespen kasuak daude, non frogatzen baduzu boletuaren eroslea zu zarela, irabazia kobratu ditzakezu ordainagiria aurkeztu gabe. 



Zer gertatzen da beste norbaitek nire saria kobratzen badu?



Erreglamentuaren arabera Link hemen , erosketa ordainagiria daukan edozein pertsonak "Direccion general de loterias y Apuestas del Estado" -an erreklamazioa egin beharko du. Linka hemen



Garrantzitsua da jakitea boletuak hiru hilabetetan iraungitu egiten direla. Salbuespenak egon daitezke eta "loterias"-ek beste hiru hilabeteko epea eman diezaioke sarituari bere saria jasotzera agertu baldin ez bada. Linka hemen


Normatibak ere horrela esaten du: «Los premios caducarán una vez transcurridos tres meses, contados a partir del día siguiente de la fecha del último concurso en el que han participado las apuestas». Linka hemen



miércoles, 23 de septiembre de 2015

ZER DIRA FRAUDEAK?

Sarrera hontan fraudeei buruzko informazio orokor bat emango dut, hau da, definizioa, etorria, motak... Ondo adierazita egotea eta dena ondo ulertzea espero dut.


Fraudea Latinezko "Fraus" hitzetik dator, eta egiaren eta zuzentazunaren aurka doan akzio bat da. Fraudeak pertsona edota erakunde (estatua edota enpresa) baten kaltea eragiten du, onura bat lortzeko.



Zuzenbide arloan, fraudea kontratuak egiten dituen arduradunak eta pertsonak egindako delitu bat da. Kontratu hoiek publiko zein pribatuak izan daitezke, interes kontrajarriak adierazteko. Fraudea, beraz, zigortua izan daiteke legearen bitartez. Arlo zibiliean, fraudeak akreedorei kalte egiteko egiten dira, hau da, deudoreak bere ondasunak ez dituzte bere izenean jartzen, ordaindu behar dituzten erantzukizunei aurre ez egiteko. Hori bai, haziendak harrapatu egiten bazaitu, gartzelara joateko arriskua daukazu, fraudearen klasifikazioaren arabera.



Fraudezko portaera mota desberdinak daude, eta mundu zibilaren barruan bi fraude multzotan sailkatu dituzte: Fraude espezifiko eta fraude generikoa. Espezifikoan, delitua ordenamendu juridiko barruan ezartzen da, eta alderantzizkoa generiko bezela ezagutzen da.



Amaitzen joateko, fraudea ezin da iruzurrarekin nahastu. Fraude prozesala justizia administrazioaren aurka egiten den krimena da. Iruzur prozezala aldiz pertsona batek daukan patrimonioaren aurka egiten den delitu bat da.



Azkenik, hauexek dira fraude hitzarekin aurkitu ditzakegun sinonimoak: Alde batetik engainua, tranpa, iruzurra, falsifikazioa besteak beste, guztiak irabazi bat lortzeko asmoz. Bestetik, fraudulento hitza adejtibo bezela erabiltzen da, delitua egiten duen pertsonari erreferentzia egiteko.



Espero dut  sarrera honekin fraudeei buruz zerbait berria ikasi izana. Hurrengo asterarte,



Lorena.

viernes, 18 de septiembre de 2015

PRAKTIKA: GUTXIENEKO ABIADURAN JOATEAK DAKARREN ONDORIOAK

"RGC art.49 : Velocidades mínimas en poblado y fuera de poblado"


1) Ezin da gutxieneko abiaduran joan beste gidarien zirkulazioa oztopatuz, daramazun abiadura justifikatua ez baldin badago. Autopistetan 60km/h abiadura da gutxienezkoa, eta beste errepideetan debekatua dago markatzen duen abiaduraren erdira joatea ( 60km/h jartzen badu debekatua dago 30km/h joatea) , nahiz eta zu bakarrik egon errepidean.



2) Gutxieneko abiadurara joateko, ibilgailu espeziala edota garraio-ibilgailua izan behar da, edo garraio/ibilgailu/errepidean egoera berezia egon behar da (obrak adibidez). Erantsitako garraioa daukazunean, legala da gutxieneko abiadura batean joatea. 



Kasu hontan, 173.artikuluak dio erantsitako garraioak goikaldean V-21 edota V-22 seinaleak eraman behar dituela.






Isuna 200 eurokoa da.

miércoles, 16 de septiembre de 2015

ZUZENBIDE ZIBILEAN SARTZEN

Kaixo,

Nire izena Lorena Bedayo da eta Eibartik (Gipuzkoa, bilbotik 50 km-ra) nator. 24 urte ditut eta ez da nire lehenengo gradua. 2012. Urtean Deuston ikasketak egin nituen, gizarte hezkuntza hain zuzen, baina bigarren kuatrimestrean laga egin nuen, ez zidalako guztiz motibatzen. Hurrengo urtean ( 2013-ko irailean) Psikologia gradua hasi nintzen UNED-etik, presentziala egiteko ez zidalako media emoten, baina bi urtez egon eta gero, laga egin nuen, zaila egiten zitzaidalako nire kabuz aurrera eramantea gradua, eta azkenik gradu hontara iritsi naiz, nire laneko zuzendariaren lagun batek esan zidalako gradu honek irteera asko ditula eta giza baliadeetako langile asko behar direla lan munduan, eta zerbait ikasi nahi nuenez baina ez neukanez oso argi zer, gradu hau egitea pentsatu nuen. Beste alde batetik, erdi mailako administrazio titulua eta goi mailako sekretaritza tituluak ditut, baina adibidez sekretaria bezela ez dut lanik egin.

Gradu bat egin behar nuela argi neukan, zeren eta 16 urtetatik lan munduan sartuta nago,eta badakit zer lan mota ez dudan nahi bizitza guztirako, eta lan egoki bat bilatzeko formazioa behar denez berriro ere ikastea erabaki dut. Beti konpaginatu izan ditut ikasketak lanarekin. Gaur egun tabernan lan egiten dut asteburuetan, baina dendari, administratzaile, repartidore bezela lan egin dut eta argi daukat adibidez tabernari bezela ez dudala amaituko. Dendan lan egin nuenean oso pozik joaten nintzen baina soldata ez da oso handia eta bizitzeko ez dut hori nahi, eta lan seguru bat nahi dudanez eta gaur egungo zituazioa ikusita berriro ere ikasten jartzea erabaki dut.


Amaitzeko, fraude eta iruzurrei buruz hitz egitea erabaki dut, gai interesgarria iruditzen zaidalako eta batez ere gaur egungo krisiarekin gai hauek egunerokotasun normal bat hartu dutelako, nahiz eta delitua izan.