miércoles, 16 de septiembre de 2015

ZUZENBIDE ZIBILEAN SARTZEN

Kaixo,

Nire izena Lorena Bedayo da eta Eibartik (Gipuzkoa, bilbotik 50 km-ra) nator. 24 urte ditut eta ez da nire lehenengo gradua. 2012. Urtean Deuston ikasketak egin nituen, gizarte hezkuntza hain zuzen, baina bigarren kuatrimestrean laga egin nuen, ez zidalako guztiz motibatzen. Hurrengo urtean ( 2013-ko irailean) Psikologia gradua hasi nintzen UNED-etik, presentziala egiteko ez zidalako media emoten, baina bi urtez egon eta gero, laga egin nuen, zaila egiten zitzaidalako nire kabuz aurrera eramantea gradua, eta azkenik gradu hontara iritsi naiz, nire laneko zuzendariaren lagun batek esan zidalako gradu honek irteera asko ditula eta giza baliadeetako langile asko behar direla lan munduan, eta zerbait ikasi nahi nuenez baina ez neukanez oso argi zer, gradu hau egitea pentsatu nuen. Beste alde batetik, erdi mailako administrazio titulua eta goi mailako sekretaritza tituluak ditut, baina adibidez sekretaria bezela ez dut lanik egin.

Gradu bat egin behar nuela argi neukan, zeren eta 16 urtetatik lan munduan sartuta nago,eta badakit zer lan mota ez dudan nahi bizitza guztirako, eta lan egoki bat bilatzeko formazioa behar denez berriro ere ikastea erabaki dut. Beti konpaginatu izan ditut ikasketak lanarekin. Gaur egun tabernan lan egiten dut asteburuetan, baina dendari, administratzaile, repartidore bezela lan egin dut eta argi daukat adibidez tabernari bezela ez dudala amaituko. Dendan lan egin nuenean oso pozik joaten nintzen baina soldata ez da oso handia eta bizitzeko ez dut hori nahi, eta lan seguru bat nahi dudanez eta gaur egungo zituazioa ikusita berriro ere ikasten jartzea erabaki dut.


Amaitzeko, fraude eta iruzurrei buruz hitz egitea erabaki dut, gai interesgarria iruditzen zaidalako eta batez ere gaur egungo krisiarekin gai hauek egunerokotasun normal bat hartu dutelako, nahiz eta delitua izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario