miércoles, 23 de septiembre de 2015

ZER DIRA FRAUDEAK?

Sarrera hontan fraudeei buruzko informazio orokor bat emango dut, hau da, definizioa, etorria, motak... Ondo adierazita egotea eta dena ondo ulertzea espero dut.


Fraudea Latinezko "Fraus" hitzetik dator, eta egiaren eta zuzentazunaren aurka doan akzio bat da. Fraudeak pertsona edota erakunde (estatua edota enpresa) baten kaltea eragiten du, onura bat lortzeko.



Zuzenbide arloan, fraudea kontratuak egiten dituen arduradunak eta pertsonak egindako delitu bat da. Kontratu hoiek publiko zein pribatuak izan daitezke, interes kontrajarriak adierazteko. Fraudea, beraz, zigortua izan daiteke legearen bitartez. Arlo zibiliean, fraudeak akreedorei kalte egiteko egiten dira, hau da, deudoreak bere ondasunak ez dituzte bere izenean jartzen, ordaindu behar dituzten erantzukizunei aurre ez egiteko. Hori bai, haziendak harrapatu egiten bazaitu, gartzelara joateko arriskua daukazu, fraudearen klasifikazioaren arabera.



Fraudezko portaera mota desberdinak daude, eta mundu zibilaren barruan bi fraude multzotan sailkatu dituzte: Fraude espezifiko eta fraude generikoa. Espezifikoan, delitua ordenamendu juridiko barruan ezartzen da, eta alderantzizkoa generiko bezela ezagutzen da.



Amaitzen joateko, fraudea ezin da iruzurrarekin nahastu. Fraude prozesala justizia administrazioaren aurka egiten den krimena da. Iruzur prozezala aldiz pertsona batek daukan patrimonioaren aurka egiten den delitu bat da.



Azkenik, hauexek dira fraude hitzarekin aurkitu ditzakegun sinonimoak: Alde batetik engainua, tranpa, iruzurra, falsifikazioa besteak beste, guztiak irabazi bat lortzeko asmoz. Bestetik, fraudulento hitza adejtibo bezela erabiltzen da, delitua egiten duen pertsonari erreferentzia egiteko.



Espero dut  sarrera honekin fraudeei buruz zerbait berria ikasi izana. Hurrengo asterarte,



Lorena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario