viernes, 9 de octubre de 2015

ESTAFA PIRAMIDALAREN 2.ZATIA

Aurreko sarrerarekin jarraituz, gaur estafa piramidala identifikatzeko ezaugarriak azalduko dizkizuet.

Lehenik eta behin, BETI dago dirua kobratzen duten inbertsore batzuk. Estafadoreei interesatzen zaie hasieran batzuei diru kantitate asko ordaintzea, hauek bere lagunei eta ezagunei kontatzeko ze erreza den dirua lortzea eta "enpresa" horretan sartzea. Horrela, inbertsore berri asko lortuko dituzte denbora gutxian eta gero dirua ordaintzeari laga eta listo, diru kantitate handiarekin gelditzen dira estafadoreak, baina garrantzitsua da jakitea beti dagoela jendea inbertitzen duena eta dirua kobratzen duena.

Errentabilitate handia eskeintzen dute, horrela jendeak zenbat diru irabaziko duen pentsatzen hasi eta pentsatu gabe murgiltzen da.

Inbertsoreei dituaren metaketa agintzen diete inbertsore berriak lortzen badituzte. Honek esan nahi duena da adibidez Juan sartuta badago, Juanei aginduko diotela berak erakarritako pertsonengandik "plus" bat jasoko duela. Orduan Juanek esfortzu handiagoa egingo du bere lagun talde edo senideak erakartzeko, berak honengatik benefizio seguro bat lortuko duelako. Estafadoreak inbertsoreei engainatzeko modu oso on bat da hau. Garrantzitsua da jakitea lagunak fidatuko direla ikusten badute honek kobratu duela, eta ez da berdina izango kaleko edonork gonbidatzea edota zure lagun batek gonbidatzea, gainera ikusita honek diru kopuru handiak irabazten dituela.

Denak normal funtzionatzen du egun bat heltzen denerarte non batek ez duen kobratzen, baina iadanik berandu da. Inork gehiago ez du kobratuko, esan nahi duelako estafadoreak alde egin dutela, gauzak txarto joan daitezkeen probak ez utziz. Hau da, kobratzeari usten diozun lehenengo momentuan estafadoreak ospa egin dute eta ezingo duzu dirurik ikusi.

Hau izan da dena gaurkoz. Espero balioagarria izan izana informazioa eta lagundu ahal izatea egunen batean holako kasua aurkezten bazaigu gauzak birritan pentsatzera. 

Informazio iturria: Hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario