jueves, 29 de octubre de 2015

PRAKTIKA: EIBARKO KIROL PATRONATUA

Gaur Eibarko kirol patronatuari buruz hitz egingo ditzuet.
Eibarko Udalak, Eibarko Udal Kirol Patronatua erakunde autonomoa sortu zuen 1982an. Herriko herritar guztiek kirola egiteko beharrei erantzuteko sortu zuten, eta hori aurrera eramateko herriak behar zituen kirol instalazioak eraikitzeko baita.
Ipuruako kiroldegia izan zen ireki zen lehen kirol instalazioa, eta bi fasetan zabaldu zen: 1982ko azaroan eta 1985eko martxoan.
1989ko abuztuan kanpoko igerilekuak zabaldu ziren eta 1997. urteko abuztuan, Unbeko kirol gunea. 2007. urtean Udalak Astelena Frontoia erosi zuen honen itxiera ez zutelako nahi, eta azkenik, 2009an Orbea kiroldegia ireki zen.
Eibarko kirol instalazioaren beharrak asetuta daude ia denak, mantentze zein hobetze lanak daude egiteko.



1982ko sorreratik hona, Eibarko Udal Kirol Patronatuak hiru lan ardatz nagusi izan ditu:

• Herritarren arreta zerbitzua

• Kudeaketa eraginkorra
• Instalazioen kalitatezko mantentze-lanak
Gaur egun, kirolak garrantzi eta esangura handia dauka Eibarren; udal kirol zerbitzuak dira herriko herritar askoren topaleku eta Eibarko udala izan da (Kirol Patronatuaren bidez) hori lortzeko motorrik garrantzizkoena.
Eibarko kirol patronatuak dioen bezala: “ gure helburu nagusia, gure zerbitzuak emateko prozesu guztiak egiaztatzea ahalbidetuko digun kalitatezko eredu egonkor baten ezartze prozesuan aurrera egitea da”.
Sortu zenetik, Eibarko Udal Kirol Patronatuak alkate-udalburuak zuzentzen duen gobernu batzar bat du eta kiroletako zinegotzi ordezkaria da bertako presidenteordea. Eibarko Udala osatzen duten talde politiko guztiek dute ordezkaritza Patronatuan, baita, ordezkari bidez, hiriko kirol talde guztiek .


Eibarko kirol patronatuan sozioa bazara, urtero kuota bat ordaindu behar duzu eta honen truk txartel bat ematen dizute. Txartel hau Ipurua, Unbe eta Orbean sartzeko giltza da. Txartel honek lehentasuna emango dizu aktibitateetan izena ematerakoan, deskontuak izango dituzu irakaslearekin diren programa guztietan hainbat instalaziotan, eta erreserba sarrera ordainketa salbuetsita izango duzu.

Eibarko kirol patronatuaren aurrekontua  hurrengoa da:

Hau izan da dena gaurkoz, espero informatu izana! Hurrengo bat arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario